Wikia erabiltzeko bi dira oinarrizko ekintzak:
1. Edozein orritan idazteko "Edit this page" botoian klikatu
2. Amaitutakoan eta orritik irten baino lehen aldaketak gorde "Save" botoian klikatuz (agertzen bazaizu "Draft save" mezua ez egin kasorik; "Draft" zirriborroa da, beraz ez da beharrezkoa gordetzea)

Hauetaz gain, badira beste batzuk:
3. Idazteko "Edit this page" botoian klikatu ondoren goiko aldean marra agertuko da: testu prozesatzaile arrunt baten modura erabiltzen da
4. Irudiak edota artxiboak igotzeko erabili zuhaitz batekiko laukitxoa. Ordun bi aukera izango dituzue: bata, "Upload New File"-a, zuen ordenagailutik hartzeko (errezena); klikatu "arakatu" botoian eta betiko lehioa atxiboekin agertuko zaizue eta hautatu irudi ala testu artxiboa; jarraian klikatu "Upload", itxaron eta era txikian txertatuko da; wiki orrian jartzeko egin bi aldiz klik txertatutako artxibo ala irudiaren gainean. Beste aukera da Internetetik hartu irudi edota artxiboa; horretarako idatzi helbidea "Insert External image by URL" kajoian eta klikatu "Load" botoian, aipatutako prozesuari jarraitzeko.
5. Bideoak, argazkiak eta horrelakoak jartzeko erabili behar duzue telebista ikurra. Berez argibideak ematen ditu.

6. Orri berri bat zabaldu nahi ala arazoren bat aurkezten baduzue idatzi mezu bat helbide honetara: b08leioa@berritzeguneak.net